XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

JAUNAK: Sei illabete joan dira, gaurr nere gain arrtzera noan eskeñi zitzaidan ezkeroz; ta ala ere nere gorrputzetik oraindik ez da atera, berri onekin nere biotzean sartu zan bildurra.

Norr naiz, alde batera, onelako omena edo onra neri egitteko, ta beste aldera txarragoa dana, non daukat onelako eginbidea betetzeko bearr dan argittasuna ta jakinduria?.

Nere baitten auxe esanez, joan nintzan nere Aita Nagusiagana, eskeintzen zitzaidaren berria ta nere ezekoa ematera.

Baño onek esan zidan artzeko eskeintzen zitzaidana ta nere eginkizuna betetzen saiatzeko; esanez: dezakezuna egizu ta ez zaizu gehiago eskatuko.

Ixill-ixillik atera nintzan andik, itz oiekin pixkoat pozturik ba-da ere, aski larri.

Euskaltzin-Buru jaunak bialitako eskutitz edo kartaren estalkia nere eskuetan nerabilen jiraka, eta bere artan irakurri nuan Ekin eta yarrai.

Baño nondik ekin? esan nion nere buruari.

Ez nuan argirik ikusten.

Begiraldi bat eman nion, nere baiten, gure Naparro maitteari, bere ordekoa izan bearr nuala burutik ezin kenduz.

Eta oraindik iñork eskurik sartu gabe dagoan basa edo oyan itxi-itxia bezala iruditu zitzaidan.

Ainbeste lan egin bearrko da erri ontan euskera batu, ondu, berritu ta goratzekotan!.

Baño ekin dezaiodan biñipin lanari.

Gure euskera ondu, azkartu, gora-erazi ta iraunkorr egitekotan bearrezkoa ba-da au batutzea, batu baño lenagoko lana da euskera itzegitten dan alderdi bakoitzeko euskalkiaren berria izatea, lendik dakiten orren bidez erakutsi nai zaiena ikasi dezaten.

Auxe izan zan, ba, egin dudan lana egitera eragin zidan gogorapena.